Rss Feed
Tweeter button
Facebook button

Glup, stop motion animazioa hondartzaren jabe

Posted: January 8th, 2012 | Author: admin | Filed under: artea, sormena | No Comments »

Erresuma Batuan beti izan dira oso trebeak stop motion animazioa lantzen, hor ditugu Wallace and Gromit famatua eta beste hainbat marrazki ere. Oraingoan aldiz, ohiko estudioko animazioa alde batera utzi eta Galesko hegoaldeko Pendine Beachera jo zuten Sumo Scienceko kideek beraien lana grabatzera. Bertan, Nokia N8 sakeleko telefonoez baliatuz estudiotik kanpo inoiz egin den animaziorik handiena egitea lortu zuten. Lan honen arrakastaren gakoa, egileen aburuz, talde lana (hainbat pertsonek parte hartu zuten) eta gogoa izan dira. 5 egunetan,gau eta egun grabatu zuten Glup animazio lana eta emaitza zein making off-a izugarriak dira.

Glup animazioa

Making of-a


Txiri-txiri Lanzarotera

Posted: November 2nd, 2011 | Author: admin | Filed under: artea | No Comments »

Iker Ugalde eta biok aurtengo Kameratoira aurkeztu ginen, egia esan, esperantza gutxirekin. Gure harridurarako azkenean hirugarren saria eskuratu genuen lan honekin eta berari eskerrak Lanzarotera bidaia ederra egiteko aukera izan genuen. Eskerrik asko famili bazkari bat aprobetxatuz aktore lanetan jarri zintuztegun lehengusina, lehengusinen mutil lagun eta gurasoei!


Book animation

Posted: February 12th, 2011 | Author: admin | Filed under: artea, sormena | Tags: , | No Comments »

Shelves: Pascal Lecailletel
Recording time: 4 hours 14 mins
Number of books: 423
Number of plants: 3
To be continued



Qr kodeei buelta ematen

Posted: October 30th, 2010 | Author: admin | Filed under: artea, tailerrak | Tags: , , , | No Comments »

Qr kodeak (quick responese barcode) japoniarrek asmatu zituzten produktuen informazioa biltzeko puntu bidezko matriz batean. Egun toki ezberdinetan daude kode hauek eta ikusi nituen egun berean zoragarriak iruditu zitzaizkidan, irudi aldetik. Mugikor askorekin irakur daitezke qr kodeek  eskaini eta ezkutatzen dutena. Informazioa berehala jaso eta gorde egiten da kode hauen bidez eta abiadura bizian lor dezakezu bila zabiltzana.

Azkartasunaren ideiak, ostera buelta izan du oraingoan. Urrian hasi nintzen La taller grabatu tailerrean 12 urtetako hutsunearen  ostean eta nire lehendabiziko proiektua qr marrazki bat egitea izan da. Baina kode barra osoa eskuz egite horrek bere jatorrizko dinamika azkarrarekin apurtu du, ordu asko behar izan baititut irudia egiteko. Zen prozesu batera eraman nau, digitaletik analogikora salto eginez, lasaia, geldoa eta oso motela den bidera. Dena astiro egitera. Asteroko 3 ordu lasai horiek eskertzen ditut benetan.


Artikulua Mugalarin: Arte hezkuntzari so

Posted: September 11th, 2010 | Author: admin | Filed under: artea, sormena | Tags: , , , , , | No Comments »

Haizea Barcenillak gonbidaturik artea eta hezkuntzaren inguruko gogoeta batzuk plazaratzeko aukera izan dut Mugalarin. Hona hemen idatziriko artikulua.


Interneten jarduera

Posted: August 30th, 2010 | Author: admin | Filed under: teknologia | Tags: , , | No Comments »


35mm

Posted: August 28th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | No Comments »

Pascal Monacoren 35mm lanak animazio historako 35 filmen sinplifikazio bat erakusten du. Bi minututako lan honetan ageri diren lanak jatorrizko lanetatik urruntzen diren arren, ikusleari galdera egiten dio egileak; “ezagutzen al dituzue jatorrizkoak”?


Fan of blu

Posted: July 15th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: , , | No Comments »


Lovely post-its

Posted: June 5th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: | 1 Comment »


Sapaburu tailerra

Posted: June 5th, 2010 | Author: admin | Filed under: tailerrak | Tags: , , , | 3 Comments »

Azkenengo momentuan eta ia kasualitatez apuntatu naiz Kalez Kale ekimenaren baitan, Maiatzaren 2ko merkatuko aitzakitzat hartuz, Bilbo inguruko diseinatzaile handi batzuk proposaturiko umeentzako tailerrera. Sapaburuentzako estanpazio tailerra deituriko esperientzia honetan, haurrek, forma dibertigarriak eta hizkiak erabili dituzte marrazkiak egiteko. Hala nola, herensugeak, buruhezurrak, begiak, belarriak, zuhaitzak zein bestelako formez baliatuz, irudi irudimentsu ugari eraiki dituzte. Gurasoek zein tailerraren gidariek ( Asier Gallastegi, Pernan Goñi, Karramarro, Juan Roller eta neu) haurren zeregina errazten ahalegindu gara, goiz dibertigarri honetan. Sapaburu taldeak flickr kontua ireki berri dugu!