Rss Feed
Tweeter button
Facebook button

Grass picture

Posted: April 25th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »


Anforako Satorkeriak: Arte galeriak

Posted: February 27th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Info7 irratiako Anfora programaren baitan, hiru asterik behin kolaboratzen hasi naiz Satorrak atalean. Atal honek, artea hartzen du aztergai eta lehendabiziko saioan arte galeriak izan genituen hizpide. Hemen duzue saioa:

Arte galeriak


Etxe-jaleak/Feral houses

Posted: February 24th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | No Comments »

Urrian, Berlinera eginiko bidaian asko harritu ninduen naturaren presentziak. Edonon landareek “eraikuntzak jaten” zituzten, hiritarren artean, inolako harridurarik sortu gabe. Argazki ugari atera nituen orduan, ezkerrekoa kasuko eta twitter kontuan ere, berbera jarria dut. Nire gogoetak orduan, naturaren indarra, berlindar biztanleriaren lasaitasun eta errespetua eta entropiaren ingurukoak izan ziren. Ordenaren galera hau nolabait hiriaren parte zela iruditu zitzaidan..

Baina duela egun batzuk, beste afera batzuetan ari nintzela, eskuineko argazki honekin egin nuen topo 20×200.com web orrian. Argazki hau James Griffioen “Feral houses” deritzon seriearen parte da. Bere kasuan, Detroit hiriaz mintzo da irudia. Estatu Batuetako hiri honek, biztanleriaren galera handia pairatu du azken urteotan eta horrek etxe huts ugari utzi ditu. Naturak egoera aprobetxatu duela dirudi; bere bide naturalari heldu edo hobe esanda berreskuratzeko. Griffionen aburuz, udapartean abandonaturiko hainbat etxebizitza “feral” edo basati bihurtzen dira. Bitxia izan behar da, guztiz zainduriko lorategidun etxeen ondoan horrelako “jantzia” berdedun eraikinekin topo egitea.


Nahasketak egiten

Posted: February 24th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Gaurkoan amak, beste zenbait jaki goxorekin batera, azukrea ekarri dit etxera, ingeles klaseen truke. Betiko ontzian sartu ezinik azukre zuriaren potean sartu dugu soberan zena. Ageri den irudiak gogoetarako parada eman dit. Normalean ontzi bakoitzak bere edukia izaten du eta horretara ohituak gaude, alegia beti berdina sartzera. Baina betikotasunarekin apurtzean (azukre ontzi zurian-marroia nahastean) ontziek eduki ezberdinak izan ditzaketela pentsatu dut. Pertsonok bezala. Beti eduki bera izatean, monotono, aspergarri eta agian huts bilakatzen garelako. Gure ibilbidean egindako frogek, akatsek eta esperimentazioek baino ez ditu edukiontziaren edukia aldatuko. Kasu honetan, kafesnean azukre konbinatuak nolako zaporea izango duen frogatzeko desiatzen nago.


Arco and more

Posted: February 21st, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Matadero, Just Madrid, Arco, Caixa Forum, La casa encendida, La casa América, El círculo de Bellas Artes… asteburuko arte aukerak gaindosi eder batean utzi nau; apurka-apurka iruntzi beharko ditudan estimulu goxoak. Bi egun eta erdian Madriletik bueltaka ibili ostean txurroak eta kañak hartuta bueltan naiz berriz. Indarberriturik eta gogotsu proiektu berriei aurre egiteko desiatzen, Arco beti da aitzakia hirian gertatzen diren bestelako ekintzak ikustera joateko.


“Hard Caperuza”, otsoa zain dago

Posted: February 10th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | 2 Comments »

Garabateko erakusketan lan hau ikusi nuenetik, maitemindu nintzen “Txanogorritxu posmoderno” honetaz. Bat bateko maitasuna azkenean nire etxeko hormak alaitzen izango dut, Higinia Garay, Getxoztar ilustratzaileak bere web orri berrituan salgai jarri baititu hau eta beste ilustrazio dotore batzuk. Ingerada finak, gai naif edo ez horren naifak eta  akuarelaren ur tantak nahasten ditu arkatz eta margoz Higiniak.  On line eskuratzen dudan lehendabiziko lana da, baina ez dut uste azkena izango denik.

Otsoa zain dago gogotsu Hard txanogorritxu noiz helduko.

—————————————————————————

Desde que lo ví en la galería Garabat, sentí un flechazo por esta “caparucita posmoderna”. Este amor a primera vista, por fin tendrá un lugar en mi casa, ya que hoy mismo, he podido entrar en la renovada página de la ilustradora Higinia Garay y adquirir la pieza. Con lineas finas, temáticas naif o no tan naif y la trasparencia dulce que brinda la acuarela, Higinia, nos adentra en un mundo interno, íntimo y muy personal. Es la primera compra de arte on line que realizo pero seguramente habrá más.

El lobo espera con ansia la llegada de la Caperuza.

Irudia/Imagen: Higinia Garay


Frank LLoyd Wright: arkitektura bizitzan integratzen

Posted: February 7th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | No Comments »

Blboko Guggenheim museoan otsailaren 14arte ikusgai dago Frank lloyd Wright-en lana. Erakusketak, bere ibilbide oparoaren lagin eder bat aurkezten du, marrazki, plano, maketa eta argazki bitxiz osatua. Gutxi ezagutzen nuen bere lana, hots, New Yorkeko Guggenheimaren proiektua, “Fallingwater etxea” eta beste zenbait eraikuntza ikusiak nituen, baina agian gehien interesatu nauena Wrighten etorkizunarekiko hurbilketa izan da. Proposaturiko hainbat proiektuk, kutsu futurista dute, formek, lekuek eta eraikinen antolamenduak.

Bere garaian, apurtzailea izan zen arkitekto honek, arkitektura tradizionalarekin hautsi eta espazioak antolatzeko bide berriak proposatu zituen. Bere eskolan esaterako, Taliesin komunitatean, ikasleek, gizonek zein emakumeek, janaria egin, arropa garbitu, lurra erein zein etxeak eraikitzen zituzten. Wrighten esanetan, era praktiko batean ikasi beharra zegoen arkitektura, bizitzako alor guztietan integratuz. Zentzu horretan, genero ikuspegi tradizionalarekin austen jakin zuen gizon honek garaiko aurre iritziei aurre eginez.

Irudia: Frank Lloyd Wright


Trukearen trukea

Posted: February 7th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Miren Gozalez Goikoetxearen erakusketa berria Fiordoen Trukean deitzen da. Ostiral honetan sorpresaz azaldu ginen Tolosako GKO galerian artista honen proiektua ikusi asmoz. Forma biribildu, kromatismo hotza eta espazioak energiaz beteak. Bere proiektua baina, ez da hormentan gelditzen. Hilabetez, galerian bertan, trukean onarrituriko egitasmo bat izango du martxan. Edonok parte har dezake truke proiektuan, norberak truka ditzakeen abilidade edo eta objtetuak bertan eskainiz. Mirenek, bere zerrendan, autoa, arropa, igeltseroa, arotza etb. behar dituela adierazi du, eta trukean, bere margoak eskaintzen ditu. Ideia bikain honi, etorkizun ona espero diogu, gure gizartean diruaz gain badirela beharrak asetzeko beste bideak erakusten baitu trukeak eta.

Pintura: Miren Gonzalez Goikoetxea


San….Blas eguneko oparitxoak

Posted: February 3rd, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Sorteduna sentitzen naiz San Blas egun honetan. Amari emaniko gaurko ingeles klaseak (asteazkenero legez), izugarrizko trukea utzi baitit; San Blaseko jaki goxoen kit-a.  Ez da nolanahiko kontua gero, opila, ogia, gazta eta kordoia… horrela ez naiz gaixotuko urte osoan gero!!!


Mind your mind

Posted: February 1st, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | 1 Comment »

Gustuko dut lanetik irtetzean bat batean lagunak eta ezagunak aurkitzea kalean. Bapatekotasun horrek emozioa ematen dio egunari. Gaur arratsaldean Asier Gallastegirekin egin dut topo metrora bidean eta 20 minututan pendiente genituen hainbat kontuz mintzatu gara. Egia esan, twitterren horrenbeste hitzegin ostean aurrez-aurre aritzea eskertzen da. Etxerako bidean bidelagun, sare sozialetan gertatzen den informazio eta trukeaz mintzatu gara, besteak beste. Trukatze espiritua bor-bor dago, eta hala sentitzen dugu. Gero eta kolaboratiboagoa den sareak ordea, gure ingurune fisikoan ematen diren prozesuetan eraginik ba al du? hots, lantoki, etxeko txoko, harremanetan… bizi al ditugu antzeko prozesuak?

Kontuak kontu, agur esatekotan ginela, aldizkari bat utzi dit maileguan; Supervisión, Asesoramiento-supervisión-coaching. Bertan artikulu interesgarri bat aurkitu dut: Supervisión para la creatividad y creatividad para la supervisión, Gallasena berea. Sormena den nahaste-borrastean, buru mapek ideiak, egituratzen, gure burua ezagutzen zein besteengana gerturatzen lagun gaitzakete. Anabasak forma du, indefinizioak definizioa duen bezala. Batzuetan nahastea behar dugu bestetan antolamendua. Aspaldidanik behar nuen ideiak era sinple batean jartzeko tresna eta artikuluan bertan aurkitu, softwarea instalatu eta frogatu dut. Pozik naiz benetan esperientziaz eta buru mapa gehiago egitekotan naiz. Mila esker.