Igandeko bazkaria
Posted: January 31st, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: bazkariak, lagunak | 2 Comments »Igandea. Euria gogotik botatzen ari da eta kanpoan ez da giro. Etxean egoteak bere abantailak ditu horrelako egunetan. Berogailua piztu, lagunei deitu eta bazkari goxoa prestatzea luxua da. Irratia zein musika ederra entzun dezakegu, saltsak egiten diren bitartean. Ondoren ardo goxoa eta lagunarteko bazkaria ez da nolanahiko kontua. Badirudi egun euritsuetan sukaldean giro ona egoten dela eta horren adibide da bocadoradaren post berria; beti bezala zoragarria!! On egin!


Horrelako egunetan sukaldea izaten da etxeko txokorik gustokoena gurean ere.
Igandeko bazkariaren errituala zenbat atsegin dudan orain dela urte gutxi deskubritu dudan arren, denbora luzean ustiatuko dudala uste dut.
Egia da, batzuetan euria egitea ez dago hain gaizki. Batez ere, bazkaltzera gonbidatzen banauzu!!!
Primeran egon zen bazkaria eta denbora pixtu batean joan zen.
Mila esker!!