Rss Feed
Tweeter button
Facebook button

Ikastaroz-ikastaro ilustratzen gara

Posted: April 25th, 2010 | Author: admin | Filed under: tailerrak | No Comments »

Madrileko CA2M arte zentroan dagoen Las Lindes deituriko taldeak, hezkuntza, artea eta kultur egitasmoen inguruko ikerketan lanean dihardu. 2009ko urrian hasi ziren artista, irakasle, ikasle zein hezitzaileekin batera, arte pedagogiaren inguruko testuak trukatua eta aztertzen. Horretarako, bertoko zein nazioarteko arte praktika ezberdinak bildu eta ikertu dituzte. Talde honek, eguneroko lanean diharduten profesionalei baliabide eta gogoetak egiteko gunea izan nahi du.

Sare Sozial Birtualak: Web 2.0-ren arloko profesionalak

Gazteen Euskal Behatokiak Sare Sozial Birtualak: Web 2.0-ren arloko profesionalak deituriko ikastaroa antolatu du. Lorena Fernández, Web 2.0 zerbitzuetako administraria eta Deustuko Unibertsitateko Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroaren (IIBZ) teknologia-arduraduna izan da ikastaro honen gidari.

Ikastaroaren helburua, Interneten komunikatzeko eta hartu-emanetarako ezarri den espazio berria ulertzea (web 2.0 eta sare sozialak) izan da. Bertatik ateratako ondorioen artean, komunikatu nahi duguna ondo zehaztu behar dugula aldez aurretik izan da. Zer komunikatu eta nola egin nahi digun, alegia. Lortu nahi ditugun helburuen arabera erabaki behar dugu komunikazio kanala eta zein sare sozialetan egon edo ez egon. Gainera, Interneten dauden baliabideak tresna bat bezala ulertu behar ditugu, ez helburu gisa. Era beran, betiko topiko batzuekin ere hautsi zuen Lorenak, gaur egungo gazteak “berezko digitalak” direna diotenen aurrean “umezurtz digital” gisara aurkezten. Naiz eta teknologiekin jaio diren bakarrik daude sarean, ez guraso ez irakasleen laguntzarik ez dutelako. Ez dute beldurrik teknologietara hurbiltzeko, baina oso baliabide gutxi ezagutu eta erabiltzen dituzte.

Jardunaldietan, era beran, Hogetti sare sozialeko arduradun den Ibai Narbartek, proiektu berri hau aurkeztu zuen. Hogetti, gipuzkoako gazteentzako sorturiko sare sozial bat da. Bertan, hezitzaileak eta gazteek komunikatzeko bilgune seguru eta parte hartzaile bat eratu dute. Ohiko sare sozialekin alderatuz, ez dago enpresarik tarteko eta gazteek eta hezitzaileek baino ezin dute sartu; guraso, irakasle zein bestelako pertsonek ez dutelarik tokirik.Hezizerb Elkarteak sustaturiko proiektu honek, sare sozialen erabilpen hezitzailea proposatzen du.

Hezkuntza digitaleko II. jardunaldiak

Telefonica katedrak, aulablog eta Deustuko unibertsitateak antolaturiko hezkuntza digitaleko II jardunaldietan, teknologia berriak hezkuntza prozesuan nola erabili eta ulertu aztertu da. Jordi Adell eta Lorena Fernádezek hitzaldi bana eskaini ditu, egungo praktika batzuk aurkeztuz (Teknologiaren hezkuntza praktikak, Google Apps). Beraien iritziz, teknologia berriek hezkuntzan lagungarri izan behar dute, partaidetzan oinarrituriko baloreak eta prozesuak bideratuz. Hori gerta dadin baina, orain arteko hezkuntza prozesuan egon den irakasle-ikasle harreman piramidala aldatu beharra dagoela argi utzi dute. Hitzaldiez gain 4 tailer praktiko ere eskaini dituzte antolatzaileek.



Leave a Reply