Arte utopiak eta utopia politikoak: B.I.D.A. eta U.N.(Inverse)
Posted: May 15th, 2010 | Author: admin | Filed under: artea | Tags: artea, erakusketak | No Comments »Bilboko Windsor galeriak Kepa Garraza artistaren B.I.D.A (Brigadas Internacionales para la Destrucción del Arte/ Artea Suntsitzeko Nazioarteko Brigadak) erakusketa ikusgai izango du, maitzaren 5etik ekainaren 6a arte. Proposamen honetan, nazioarteko brigada talde batek sabotajea egiten die, munduko museo garrantzitsuenetan dauden artelanei. Taldearen asmoa artearen sistema suntsitzea da, hots, sistema kapitalistan oinarriturik dagoen egungo arte merkatua deusestea. Horretarako artistak bahitu, artelan ezagunak hondatuta eta galerietako hormetan mehatxuak margotzen dituzte arte-terroristek. Iperrealimoz margoturiko olio pintura handi hautan ironiaz beteriko kritika nagusitzen da. Ikusleari artearen sistemak dituen patroien inguruan gogoeta eragin nahi dio Garrazak eta bere lana, kritika baino gehiago hausnarketa bat dela dio. Era beran dudatan uzten du ikuslea, benetako talderik esistitzen ote den ala ez pentsaraziz.
Argi dago egun ezinezkoa dela arte sistema haustea errealki, baina Utopia gisa, abangoardiako artistek proposatu zuten bezala, BIDA hor dago borrokan. Parodoxikoki, arte merkatuaren kontrako proposamen ironiko hau, artelan da, eta merkatuak inolako arazo barik ondo irensten du.
Urtebeteko lanaren ostean, Txupo Poyo artista Altsasuarrak, U.N.(Inverse) proposamena ekarri berri du Artium Museora. Nazio Batuen eraikuntza da erakusketa honen abiapuntu nagusia. Txuspok berak, turista gisa bisitatu zuen 1996an New Yorken dagoen eraikin enblematiko hau. Erakusketa aretoan, hiru dimentsiotako bideoak, maketa okertuak, marrazkiak, Foucuolten pendulua eta bestelako elementu adierazgarrik tartekatzen dira. Nazio Batuen eraiketa eta eraikinak askatasunaren mitora eta demokrazia eta politikaren mundura barneratzen gaitu. Hausnartzeko moduko ideia da, bigarren mundu gerraren ostean izandako utopiak non geratu diren egun.




Leave a Reply