Rss Feed
Tweeter button
Facebook button

Sapaburu tailerra

Posted: June 5th, 2010 | Author: admin | Filed under: tailerrak | Tags: , , , | 3 Comments »

Azkenengo momentuan eta ia kasualitatez apuntatu naiz Kalez Kale ekimenaren baitan, Maiatzaren 2ko merkatuko aitzakitzat hartuz, Bilbo inguruko diseinatzaile handi batzuk proposaturiko umeentzako tailerrera. Sapaburuentzako estanpazio tailerra deituriko esperientzia honetan, haurrek, forma dibertigarriak eta hizkiak erabili dituzte marrazkiak egiteko. Hala nola, herensugeak, buruhezurrak, begiak, belarriak, zuhaitzak zein bestelako formez baliatuz, irudi irudimentsu ugari eraiki dituzte. Gurasoek zein tailerraren gidariek ( Asier Gallastegi, Pernan Goñi, Karramarro, Juan Roller eta neu) haurren zeregina errazten ahalegindu gara, goiz dibertigarri honetan. Sapaburu taldeak flickr kontua ireki berri dugu!


Arte utopiak eta utopia politikoak: B.I.D.A. eta U.N.(Inverse)

Posted: May 15th, 2010 | Author: admin | Filed under: artea | Tags: , | No Comments »

Bilboko Windsor galeriak Kepa Garraza artistaren B.I.D.A (Brigadas Internacionales para la Destrucción del Arte/ Artea Suntsitzeko Nazioarteko Brigadak) erakusketa ikusgai izango du, maitzaren 5etik ekainaren 6a arte. Proposamen honetan, nazioarteko brigada talde batek sabotajea egiten die, munduko museo garrantzitsuenetan dauden artelanei. Taldearen asmoa artearen sistema suntsitzea da, hots, sistema kapitalistan oinarriturik dagoen egungo arte merkatua deusestea. Horretarako artistak bahitu, artelan ezagunak hondatuta eta galerietako hormetan mehatxuak margotzen dituzte arte-terroristek. Iperrealimoz margoturiko olio pintura handi hautan ironiaz beteriko kritika nagusitzen da. Ikusleari artearen sistemak dituen patroien inguruan gogoeta eragin nahi dio Garrazak eta bere lana, kritika baino gehiago hausnarketa bat dela dio. Era beran dudatan uzten du ikuslea, benetako talderik esistitzen ote den ala ez pentsaraziz.

Argi dago egun ezinezkoa dela arte sistema haustea errealki, baina Utopia gisa, abangoardiako artistek proposatu zuten bezala, BIDA hor dago borrokan. Parodoxikoki, arte merkatuaren kontrako proposamen ironiko hau, artelan da, eta merkatuak inolako arazo barik ondo irensten du.

Urtebeteko lanaren ostean, Txupo Poyo artista Altsasuarrak, U.N.(Inverse) proposamena ekarri berri du Artium Museora. Nazio Batuen eraikuntza da erakusketa honen abiapuntu nagusia. Txuspok berak, turista gisa bisitatu zuen 1996an New Yorken dagoen eraikin enblematiko hau. Erakusketa aretoan,  hiru dimentsiotako bideoak, maketa okertuak, marrazkiak, Foucuolten pendulua eta bestelako elementu adierazgarrik tartekatzen dira. Nazio Batuen eraiketa eta eraikinak askatasunaren mitora eta demokrazia eta politikaren  mundura barneratzen gaitu. Hausnartzeko moduko ideia da, bigarren mundu gerraren ostean izandako utopiak non geratu diren egun.


Interneteko kultur edukiontziak

Posted: March 25th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: , , , | No Comments »

Info Zazpiko Anfora programan hirugarren aldiz mintzatu naiz aste honetan. Gaia Interneteko kultur edukiontziak izan da oraingoan.

Argi dago Internetek egun hainbat aukera ematen dizkigula gure inguruko kultur egitasmoen berri izateko. Hala, ohikoak dira aldizkari digitalak, blogek eta kultur agendak eskaintzen dituzten albiste eta informazioak sarean.

Baina betiko berripaperez gain badira kultur baliabideak erabiltzaileengana beste era batean gerturatzen dituzten atariak ere. Nolabait kultur edukiontzi bezala funtzionatzen dute gune hauek. Besteekin alderatuz ezberdintasun gisa, esango nuke, informazioa sare ezberdinetatik lortzen dutela honako web orriek, askok ez dutelarik informazioa sortzen baizik eta kanalizatu egiten dute. Horretarako ondo antolaturiko profesionalen laguntza eta sare hedatuaz baliatzen dira.

Ondoren aipatzen ditudan hiru web orriak kultur edukiontzien adibide dira.

Kulturklik, Eusko Jaurlaritzako kultura sailak berriki plazaratu duen ataria da. Otsailaren hasieran abian jarririko egitasmoa honek, lau ardatz funtsezko ditu: agenda, albisteak, ezagutzak eta edukiak. Bere asmoa Euskal Herriko kultur jarduerak biltzen dituen topagunea izatea da. Euskal Herriko gertakari kultural guztien ikuspegia emateko elkargune eta erakustokia alegia. Bertan sortzaile, kultur industria, zein herritarrek parte hartze zuzena izateko aukera ditu.

Software librean oinarrituriko eta estandar irekiekin eginiko webgune honetan, erabiltzaileek zeresan handia izango dute. Agendara esaterako, ekitaldi ezberdinak bidaltzeko aukera dago. Era berean, rss bidez heltzen zaizkien kultur egitasmoak plazaratzen dituzte kulturkliken. Lehenengo aurreikuspenen arabera, webgune honek aurten 22.000 eduki jasoko ditu. 15.000 agenda-ekintza, 4.000 albiste, 1.500 ezagutza-eduki eta 1.500 kultura-eduki. Jasoko dituzten eduki guztietan zein iturritatik hartuta dauden adieraziko dute eta software askeko tresna ezagun bat erabiliko dute: Worpress.Era berean, asteroko newsletter bidalketa zerbitzua ere eskaintzen dute harpidetu ezkero.

Euskal Herritik jausi eginez, Erresuma Batuan bada beste edukiontzi bat. Culture 24, 1999.urtean sorturiko proiektua da. Irabazirik gabeko elkarte modura funtzionatzen duen kultur egitasmo hau, egun Ingalaterrako kultur webgunerik garrantzitsuenetako bat da. Webgune honetan, ezagutza ezberdinak uztartzen dira, hala nola, artea, zientzia, historia eta hezkuntza.

Gero eta teknologizatuago eta sarera konektatuago dagoen gizartean ezinbestekotzat jotzen dute atari honetako arduradunek teknologia berrien bidez ezagutza ahalik eta hobekien plazaratzea.Audientzien beharrizanak asetzeko kultur informazioa era erraz eta didaktikoan eman nahi dute culture 24en. Mundu konektatu honetan bestengana heldu, baina aldi berean norberaren iragana ezagutzea ere garrantzizkotzat jotzen dute.

Atarian ikusgai dauden edukien artean: arte, pintura, eskultura, arkitektura, eskulangintza, diseinua, ikus entzunezkoak zein bestelako praktikak non eta noiz aurkitu ondo erakusten duteHistoria eta ohiturekin loturiko museo eta galerien eskaintza eta Zientzia eta natura biltzen dituen erakusketen eskaintza ere paregabeak dira. Era berean, irakasleentzako baliabide eta ideiek ere leku garrantzitsua dute. 4000tik gora kultur elkartek ematen dute euren informazioa atarian eta guztira miloi erdi bisitari bakar ditu hilean. Sortzaile, kazetari, hezitzaile zein irakasleek parte hartzen dute publikazioetan eta aipagarria da kulturaren demokratizazioaren alde egiten duten ahalegina, edukiak jendearengana era errazean plazaratuz.

Azkenik, Culturmondo, munduko kultur atarien ataria litzateke. Bertan mundu mailako herrialde ezberdinetako kideek, beren proiektu, ideiak, eta ardurak plazaratzen dituzte Horretarako gaika prestaturik dauden foroez baliatzen dira. Elkar ezagutzea, lanak partekatzea eta sareak sortzea dute helburu. Era berean elkarrekin egindako kultur txosten interesgarriak ere badituzte.


Kaleko altxorrei begira

Posted: March 6th, 2010 | Author: admin | Filed under: artea | Tags: , | No Comments »

Bilboko Maiatzaren 2a kaleak merkatu alternatiboa eskaintzen du, hilean behin. Auzoko merkatariek eta kanpoko edonork, liburu, arropa, jaki eta bestelako trastoak jartzen dituzte kalean salgai. Giro ona izaten da, batik-bat eguraldiak laguntzen duenean eta lagunartean biltzeko aukera atsegina izaten da.

Gaurkoan lagunekin egon, zerbait hartu, libururenbat erosi eta inguruari begira aritu naiz. Nire bidean, zentzumenentzat atsegingarri diren honako altxorrekin egin dut topo. Ipuinetako istorio bat kontatzen dabiltzala dirudite kale estu baten hormak apaintzen dituzten paper marrazki hauek. Ohartu gabe,  txikitako oroitzapenak ekarri dizkidate gogora; alfonbra magikoak, zaldun eta printzesak, animalia bitxiak, heriotza….


New York, Tilt-shift teknikarekin

Posted: February 27th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: , , | No Comments »

Tilt-shift teknikak, benetakoak diren paisaiak miniaturak bailera irudikatzen ditu. Izugarria!

via (@loretahur, alt1040.com)


Anforako Satorkeriak: Arte galeriak

Posted: February 27th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Info7 irratiako Anfora programaren baitan, hiru asterik behin kolaboratzen hasi naiz Satorrak atalean. Atal honek, artea hartzen du aztergai eta lehendabiziko saioan arte galeriak izan genituen hizpide. Hemen duzue saioa:

Arte galeriak


Etxe-jaleak/Feral houses

Posted: February 24th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | No Comments »

Urrian, Berlinera eginiko bidaian asko harritu ninduen naturaren presentziak. Edonon landareek “eraikuntzak jaten” zituzten, hiritarren artean, inolako harridurarik sortu gabe. Argazki ugari atera nituen orduan, ezkerrekoa kasuko eta twitter kontuan ere, berbera jarria dut. Nire gogoetak orduan, naturaren indarra, berlindar biztanleriaren lasaitasun eta errespetua eta entropiaren ingurukoak izan ziren. Ordenaren galera hau nolabait hiriaren parte zela iruditu zitzaidan..

Baina duela egun batzuk, beste afera batzuetan ari nintzela, eskuineko argazki honekin egin nuen topo 20×200.com web orrian. Argazki hau James Griffioen “Feral houses” deritzon seriearen parte da. Bere kasuan, Detroit hiriaz mintzo da irudia. Estatu Batuetako hiri honek, biztanleriaren galera handia pairatu du azken urteotan eta horrek etxe huts ugari utzi ditu. Naturak egoera aprobetxatu duela dirudi; bere bide naturalari heldu edo hobe esanda berreskuratzeko. Griffionen aburuz, udapartean abandonaturiko hainbat etxebizitza “feral” edo basati bihurtzen dira. Bitxia izan behar da, guztiz zainduriko lorategidun etxeen ondoan horrelako “jantzia” berdedun eraikinekin topo egitea.


Arco and more

Posted: February 21st, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: | No Comments »

Matadero, Just Madrid, Arco, Caixa Forum, La casa encendida, La casa América, El círculo de Bellas Artes… asteburuko arte aukerak gaindosi eder batean utzi nau; apurka-apurka iruntzi beharko ditudan estimulu goxoak. Bi egun eta erdian Madriletik bueltaka ibili ostean txurroak eta kañak hartuta bueltan naiz berriz. Indarberriturik eta gogotsu proiektu berriei aurre egiteko desiatzen, Arco beti da aitzakia hirian gertatzen diren bestelako ekintzak ikustera joateko.


“Hard Caperuza”, otsoa zain dago

Posted: February 10th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | 2 Comments »

Garabateko erakusketan lan hau ikusi nuenetik, maitemindu nintzen “Txanogorritxu posmoderno” honetaz. Bat bateko maitasuna azkenean nire etxeko hormak alaitzen izango dut, Higinia Garay, Getxoztar ilustratzaileak bere web orri berrituan salgai jarri baititu hau eta beste ilustrazio dotore batzuk. Ingerada finak, gai naif edo ez horren naifak eta  akuarelaren ur tantak nahasten ditu arkatz eta margoz Higiniak.  On line eskuratzen dudan lehendabiziko lana da, baina ez dut uste azkena izango denik.

Otsoa zain dago gogotsu Hard txanogorritxu noiz helduko.

—————————————————————————

Desde que lo ví en la galería Garabat, sentí un flechazo por esta “caparucita posmoderna”. Este amor a primera vista, por fin tendrá un lugar en mi casa, ya que hoy mismo, he podido entrar en la renovada página de la ilustradora Higinia Garay y adquirir la pieza. Con lineas finas, temáticas naif o no tan naif y la trasparencia dulce que brinda la acuarela, Higinia, nos adentra en un mundo interno, íntimo y muy personal. Es la primera compra de arte on line que realizo pero seguramente habrá más.

El lobo espera con ansia la llegada de la Caperuza.

Irudia/Imagen: Higinia Garay


Frank LLoyd Wright: arkitektura bizitzan integratzen

Posted: February 7th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | No Comments »

Blboko Guggenheim museoan otsailaren 14arte ikusgai dago Frank lloyd Wright-en lana. Erakusketak, bere ibilbide oparoaren lagin eder bat aurkezten du, marrazki, plano, maketa eta argazki bitxiz osatua. Gutxi ezagutzen nuen bere lana, hots, New Yorkeko Guggenheimaren proiektua, “Fallingwater etxea” eta beste zenbait eraikuntza ikusiak nituen, baina agian gehien interesatu nauena Wrighten etorkizunarekiko hurbilketa izan da. Proposaturiko hainbat proiektuk, kutsu futurista dute, formek, lekuek eta eraikinen antolamenduak.

Bere garaian, apurtzailea izan zen arkitekto honek, arkitektura tradizionalarekin hautsi eta espazioak antolatzeko bide berriak proposatu zituen. Bere eskolan esaterako, Taliesin komunitatean, ikasleek, gizonek zein emakumeek, janaria egin, arropa garbitu, lurra erein zein etxeak eraikitzen zituzten. Wrighten esanetan, era praktiko batean ikasi beharra zegoen arkitektura, bizitzako alor guztietan integratuz. Zentzu horretan, genero ikuspegi tradizionalarekin austen jakin zuen gizon honek garaiko aurre iritziei aurre eginez.

Irudia: Frank Lloyd Wright