Rss Feed
Tweeter button
Facebook button

Etxe-jaleak/Feral houses

Posted: February 24th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: , | No Comments »

Urrian, Berlinera eginiko bidaian asko harritu ninduen naturaren presentziak. Edonon landareek “eraikuntzak jaten” zituzten, hiritarren artean, inolako harridurarik sortu gabe. Argazki ugari atera nituen orduan, ezkerrekoa kasuko eta twitter kontuan ere, berbera jarria dut. Nire gogoetak orduan, naturaren indarra, berlindar biztanleriaren lasaitasun eta errespetua eta entropiaren ingurukoak izan ziren. Ordenaren galera hau nolabait hiriaren parte zela iruditu zitzaidan..

Baina duela egun batzuk, beste afera batzuetan ari nintzela, eskuineko argazki honekin egin nuen topo 20×200.com web orrian. Argazki hau James Griffioen “Feral houses” deritzon seriearen parte da. Bere kasuan, Detroit hiriaz mintzo da irudia. Estatu Batuetako hiri honek, biztanleriaren galera handia pairatu du azken urteotan eta horrek etxe huts ugari utzi ditu. Naturak egoera aprobetxatu duela dirudi; bere bide naturalari heldu edo hobe esanda berreskuratzeko. Griffionen aburuz, udapartean abandonaturiko hainbat etxebizitza “feral” edo basati bihurtzen dira. Bitxia izan behar da, guztiz zainduriko lorategidun etxeen ondoan horrelako “jantzia” berdedun eraikinekin topo egitea.