Nahasketak egiten
Posted: February 24th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: gogoetak | No Comments »Gaurkoan amak, beste zenbait jaki goxorekin batera, azukrea ekarri dit etxera, ingeles klaseen truke. Betiko ontzian sartu ezinik azukre zuriaren potean sartu dugu soberan zena. Ageri den irudiak gogoetarako parada eman dit. Normalean ontzi bakoitzak bere edukia izaten du eta horretara ohituak gaude, alegia beti berdina sartzera. Baina betikotasunarekin apurtzean (azukre ontzi zurian-marroia nahastean) ontziek eduki ezberdinak izan ditzaketela pentsatu dut. Pertsonok bezala. Beti eduki bera izatean, monotono, aspergarri eta agian huts bilakatzen garelako. Gure ibilbidean egindako frogek, akatsek eta esperimentazioek baino ez ditu edukiontziaren edukia aldatuko. Kasu honetan, kafesnean azukre konbinatuak nolako zaporea izango duen frogatzeko desiatzen nago.

