Rss Feed
Tweeter button
Facebook button

Ostiraleko menua: Teknologiak irakaskuntzan

Posted: April 12th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: , | No Comments »


Estreinekoz, joan den ostiralean, Teknologiak irakaskuntzan goiburua ardatz hartzen zuen Pintxos&Blogseko ekimenera gerturatu nintzen. Pintxo artean, hilean behin, Delifunarteko kideek, gonbidatu ezberdinak aurkeztu ohi dituzte, gai bat aztertu eta tertulia parte hartzailea bideratuz.

Ostiraleko hitzordua, Donostiako Espai Catalunya Topalekuan izan zen eta gonbidatuak Teresita Dorronsolo, Maite Goñi eta Ainhoa Ezeiza izan ziren. Hirurak teknologiek irakaskuntzan duten paperaz mintzatu ziren, batak lehen hezkuntza, besteak bigarren hezkuntza eta hirugarrenak unibertsitateko mundua aztertuz. Pintxo eta ardo goxo artean gai ugari mahi gaineratu ziren; besteak beste, Hezkuntza Sailak bidali berri dituen ordenagailuak, gurasoen beldurrak, teknologiek sortzen duten miresmen itsua eta baita erabilpenaren inguruko zenbait gogoeta.


Bestalde, irakasleek aipaturikoaren arabera, bakarkako lan asko egin behar dute IKT arduradunek eta ez daude ondo finkatuak, estrategiak eta helburuak teknologien erabilpenari dagokienez. Era berean, komunikazio tresna berriek harreman sistema ere aldatu dutela aipatu zuten eta ohiko ikasle-irakasle harremanek birplanteatzeko beharraz mintzatu ziren.

Bizi garen gizartean, informazio eta komunikazio tresnek duten zabalkundea aintzat hartuz, ikusteke dago oraindik beste hamar urteren buruan zer geratuko den, baina irakaskuntzan, zein bestelako alorretan aldaketak mutur aurrean ditugula ezin ukatu dezakegu.

PD: Pintxos&blogesen egon zen eta ohiko partaide aktibo den Macgregoryren iruzkin eta bideoak hemen dituzue baita (ESP).