Ollerias Maratoia Zegaman
Posted: March 13th, 2010 | Author: admin | Filed under: artea | Tags: maratoia, parte-hartzea | No Comments »Joan den igandean, Martxoak 7, Zegamako herrian maratoi bitxi bat ospatu zuten. Ollerias buztingintza museoko Blanka Gomez de Segura arduradunak, Zegamako Udalaren laguntzaz, 16 buztingile ekartzea lortu zuen erronka bat aitzakitzat hartuz. Helburua, ahalik eta euskal katilu tradizional gehien egitea zen 12 ordutan. Maratoia, goizeko 8:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00etan amaitu zen. Guztira 1.406 katilu egitea lortu zuten parte hartzaileek. Adin ezberdinetako buztingileak bildu zituen maratoi bitxi honek eta herrian giro paregabea izan zen, egunean zehar. Katilu erakustaldiaz gain, teilak egiten zituzten gunera ere bisita gidatuak antolatu zituzten autobusez eta buztingile “beteranoei” udalak omenaldia egin zien. Ekimen honen bidez arduradunek, Zegamak buztingintzan izan duen urteetako tradizioa berreskuratu nahi izan dute.
