Ostiraleko menua: Teknologiak irakaskuntzan
Posted: April 12th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: Hezkuntza, teknologia | No Comments »
Estreinekoz, joan den ostiralean, Teknologiak irakaskuntzan goiburua ardatz hartzen zuen Pintxos&Blogseko ekimenera gerturatu nintzen. Pintxo artean, hilean behin, Delifunarteko kideek, gonbidatu ezberdinak aurkeztu ohi dituzte, gai bat aztertu eta tertulia parte hartzailea bideratuz.
Ostiraleko hitzordua, Donostiako Espai Catalunya Topalekuan izan zen eta gonbidatuak Teresita Dorronsolo, Maite Goñi eta Ainhoa Ezeiza izan ziren. Hirurak teknologiek irakaskuntzan duten paperaz mintzatu ziren, batak lehen hezkuntza, besteak bigarren hezkuntza eta hirugarrenak unibertsitateko mundua aztertuz. Pintxo eta ardo goxo artean gai ugari mahi gaineratu ziren; besteak beste, Hezkuntza Sailak bidali berri dituen ordenagailuak, gurasoen beldurrak, teknologiek sortzen duten miresmen itsua eta baita erabilpenaren inguruko zenbait gogoeta.




Bestalde, irakasleek aipaturikoaren arabera, bakarkako lan asko egin behar dute IKT arduradunek eta ez daude ondo finkatuak, estrategiak eta helburuak teknologien erabilpenari dagokienez. Era berean, komunikazio tresna berriek harreman sistema ere aldatu dutela aipatu zuten eta ohiko ikasle-irakasle harremanek birplanteatzeko beharraz mintzatu ziren.
Bizi garen gizartean, informazio eta komunikazio tresnek duten zabalkundea aintzat hartuz, ikusteke dago oraindik beste hamar urteren buruan zer geratuko den, baina irakaskuntzan, zein bestelako alorretan aldaketak mutur aurrean ditugula ezin ukatu dezakegu.
PD: Pintxos&blogesen egon zen eta ohiko partaide aktibo den Macgregoryren iruzkin eta bideoak hemen dituzue baita (ESP).
Interneteko kultur edukiontziak
Posted: March 25th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: artea, internet, kultura, teknologia | No Comments »Info Zazpiko Anfora programan hirugarren aldiz mintzatu naiz aste honetan. Gaia Interneteko kultur edukiontziak izan da oraingoan.
Argi dago Internetek egun hainbat aukera ematen dizkigula gure inguruko kultur egitasmoen berri izateko. Hala, ohikoak dira aldizkari digitalak, blogek eta kultur agendak eskaintzen dituzten albiste eta informazioak sarean.
Baina betiko berripaperez gain badira kultur baliabideak erabiltzaileengana beste era batean gerturatzen dituzten atariak ere. Nolabait kultur edukiontzi bezala funtzionatzen dute gune hauek. Besteekin alderatuz ezberdintasun gisa, esango nuke, informazioa sare ezberdinetatik lortzen dutela honako web orriek, askok ez dutelarik informazioa sortzen baizik eta kanalizatu egiten dute. Horretarako ondo antolaturiko profesionalen laguntza eta sare hedatuaz baliatzen dira.
Ondoren aipatzen ditudan hiru web orriak kultur edukiontzien adibide dira.

Kulturklik, Eusko Jaurlaritzako kultura sailak berriki plazaratu duen ataria da. Otsailaren hasieran abian jarririko egitasmoa honek, lau ardatz funtsezko ditu: agenda, albisteak, ezagutzak eta edukiak. Bere asmoa Euskal Herriko kultur jarduerak biltzen dituen topagunea izatea da. Euskal Herriko gertakari kultural guztien ikuspegia emateko elkargune eta erakustokia alegia. Bertan sortzaile, kultur industria, zein herritarrek parte hartze zuzena izateko aukera ditu.
Software librean oinarrituriko eta estandar irekiekin eginiko webgune honetan, erabiltzaileek zeresan handia izango dute. Agendara esaterako, ekitaldi ezberdinak bidaltzeko aukera dago. Era berean, rss bidez heltzen zaizkien kultur egitasmoak plazaratzen dituzte kulturkliken. Lehenengo aurreikuspenen arabera, webgune honek aurten 22.000 eduki jasoko ditu. 15.000 agenda-ekintza, 4.000 albiste, 1.500 ezagutza-eduki eta 1.500 kultura-eduki. Jasoko dituzten eduki guztietan zein iturritatik hartuta dauden adieraziko dute eta software askeko tresna ezagun bat erabiliko dute: Worpress.Era berean, asteroko newsletter bidalketa zerbitzua ere eskaintzen dute harpidetu ezkero.
Euskal Herritik jausi eginez, Erresuma Batuan bada beste edukiontzi bat. Culture 24, 1999.urtean sorturiko proiektua da. Irabazirik gabeko elkarte modura funtzionatzen duen kultur egitasmo hau, egun Ingalaterrako kultur webgunerik garrantzitsuenetako bat da. Webgune honetan, ezagutza ezberdinak uztartzen dira, hala nola, artea, zientzia, historia eta hezkuntza.
Gero eta teknologizatuago eta sarera konektatuago dagoen gizartean ezinbestekotzat jotzen dute atari honetako arduradunek teknologia berrien bidez ezagutza ahalik eta hobekien plazaratzea.Audientzien beharrizanak asetzeko kultur informazioa era erraz eta didaktikoan eman nahi dute culture 24en. Mundu konektatu honetan bestengana heldu, baina aldi berean norberaren iragana ezagutzea ere garrantzizkotzat jotzen dute.
Atarian ikusgai dauden edukien artean: arte, pintura, eskultura, arkitektura, eskulangintza, diseinua, ikus entzunezkoak zein bestelako praktikak non eta noiz aurkitu ondo erakusten duteHistoria eta ohiturekin loturiko museo eta galerien eskaintza eta Zientzia eta natura biltzen dituen erakusketen eskaintza ere paregabeak dira. Era berean, irakasleentzako baliabide eta ideiek ere leku garrantzitsua dute. 4000tik gora kultur elkartek ematen dute euren informazioa atarian eta guztira miloi erdi bisitari bakar ditu hilean. Sortzaile, kazetari, hezitzaile zein irakasleek parte hartzen dute publikazioetan eta aipagarria da kulturaren demokratizazioaren alde egiten duten ahalegina, edukiak jendearengana era errazean plazaratuz.
Azkenik, Culturmondo, munduko kultur atarien ataria litzateke. Bertan mundu mailako herrialde ezberdinetako kideek, beren proiektu, ideiak, eta ardurak plazaratzen dituzte Horretarako gaika prestaturik dauden foroez baliatzen dira. Elkar ezagutzea, lanak partekatzea eta sareak sortzea dute helburu. Era berean elkarrekin egindako kultur txosten interesgarriak ere badituzte.
New York, Tilt-shift teknikarekin
Posted: February 27th, 2010 | Author: admin | Filed under: sormena | Tags: arkitektura, artea, teknologia | No Comments »Tilt-shift teknikak, benetakoak diren paisaiak miniaturak bailera irudikatzen ditu. Izugarria!
via (@loretahur, alt1040.com)
Mind your mind
Posted: February 1st, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: lagunak, teknologia | 1 Comment »Gustuko dut lanetik irtetzean bat batean lagunak eta ezagunak aurkitzea kalean. Bapatekotasun horrek emozioa ematen dio egunari. Gaur arratsaldean Asier Gallastegirekin egin dut topo metrora bidean eta 20 minututan pendiente genituen hainbat kontuz mintzatu gara. Egia esan, twitterren horrenbeste hitzegin ostean aurrez-aurre aritzea eskertzen da. Etxerako bidean bidelagun, sare sozialetan gertatzen den informazio eta trukeaz mintzatu gara, besteak beste. Trukatze espiritua bor-bor dago, eta hala sentitzen dugu. Gero eta kolaboratiboagoa den sareak ordea, gure ingurune fisikoan ematen diren prozesuetan eraginik ba al du? hots, lantoki, etxeko txoko, harremanetan… bizi al ditugu antzeko prozesuak?
Kontuak kontu, agur esatekotan ginela, aldizkari bat utzi dit maileguan; Supervisión, Asesoramiento-supervisión-coaching. Bertan artikulu interesgarri bat aurkitu dut: Supervisión para la creatividad y creatividad para la supervisión, Gallasena berea. Sormena den nahaste-borrastean, buru mapek ideiak, egituratzen, gure burua ezagutzen zein besteengana gerturatzen lagun gaitzakete. Anabasak forma du, indefinizioak definizioa duen bezala. Batzuetan nahastea behar dugu bestetan antolamendua. Aspaldidanik behar nuen ideiak era sinple batean jartzeko tresna eta artikuluan bertan aurkitu, softwarea instalatu eta frogatu dut. Pozik naiz benetan esperientziaz eta buru mapa gehiago egitekotan naiz. Mila esker.
iPad, a new way of doing
Posted: January 29th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: apple, teknologia | No Comments »Search Congress Bilbao, sareko kontuak
Posted: January 24th, 2010 | Author: admin | Filed under: Uncategorized | Tags: biltzarrak, teknologia | No Comments »* “The World Wide Web (or the Web) is a system of interlinked, hypertext documents that runs over the Internet. With a Web browser, a user views Web pages that may contain text, images, and other multimedia and navigates between them using hyperlinks.” (Wikipedia)
Bilatzaileak eta sareko marketinak berrehundik gora lagun bildu ditu, Bilboko Euskalduna Jauregian egin den Search Congress Bilbao ekimenean. Hirugarren edizio honetan, aurrekoetan bezala, helburua, web obtimizazioan eta sareko marketinean etekinik handienak ateratzeko moduak ikustea izan da.
Bi egun luzeetan zehar, hainbat hitzaldi eta workshop eskaini dituzte enpresa eta agentzia handietako branding, SEO, SEM eta bestelako adituek. Nire kasuan Oriol Ibansek, Multiplica enpresakoak emaniko “Como sacar provecho a las métricas” eta Cink enpresako Jesus Gordillok emaniko “Redes sociales, comunicación y empresas. Sí, pero para qué?” workshopetan parte hartzeko aukera izan dut.
Gero eta entzunagoak diren hitzen artean, baina oraindik ikasteko ditudanak: buzz, web minning, focus group, ROI, searchology, net strategy, conversión, page ranking, snippet, reputacion online…. eta beste horrenbeste ere izan dira. Gaindosiaren ondoren, orain digestioa egiteko denbora baino ez dut behar.




